2020-12-03

  • Sortu kontu bat
    * * * * * *

    Izartzoa (*) duten eremuak beharrezkoak dira.

Denon kontuak direlako - Porque tú eres quien cuenta

Azaroaren 24an hasiko da 2013. urtera begirako aurrekontu partehartzaileen prozesua. Auzo-bilerak, asanblada sektorialak, inkesta... Prozesu honek osagai ugari izango ditu, baina osagai nagusia, zalantza barik, zu izango zara. Prozesu honetan, zure partehartzea ezinbestekoa delako. Denon kontuak direlako! 

Prozesu partehartzailea, zertarako?
 
Udal aurrekontuek Udalaren lehentasun ekonomikoak zeintzuk diren ezartzen dituzte urte oso baterako. Hau da, aurrekontuan zehazten da Udalaren sail bakoitzarentzat zenbatekoa den diru-saila, eta proiektu garrantzitsuenak zeintzuk izango diren.
 
Beraz, aurrekontuak ez dira zenbakiak bakarrik. Aurrekontuak Udalean hartzen diren erabakien oinarri-oinarrian daude, eta ondorioz, ezinbestekoa da herritarrek udal kontuen onarpen-prozesuan parte hartzeko bitartekoak izatea. Eztabaida prozesu honetan, hainbat proiektu eta plangintzen artean lehentasunak markatuko dira, herritarren beharrizanetan oinarrituz.
 
Zein da helburua?
Lehenik eta behin, herritarrei udal aurrekontuak gerturatzea: nola osatzen diren, zer erabakitzen den bertan, zein den Udalaren osasun ekonomikoa e.a. Horrela, sopeloztarrei ahalik eta informazio gehien helaraztea da helburua, udal kontuei gardentasuna emanez.
 
Beste helburuetako bat herritarrak udal erabakietan gero eta gehiago inplikatzea da. Herritarren parte-hartzea ezin da bakarrik hauteskunde prozesuetara mugatu: demokrazia parte-hartzaileak urratsak ematen jarraitu behar dugu, udal erabakiak denon artean har ditzagun.
 
Nork parte har dezake?
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua irekia izango da, eta sopeloztar guztiek bertan parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, euren iritzia eman, lehentasunak markatu, zalantzak argitu eta udal aurrekontuetan erabakitzeko aukera izango dute. Izan ere, auzokideak dira euren auzoa gehien ezagutzen dutenak, eta beraz, auzoaren beharrak gehien ezagutzen dituztenak.
 
Nola parte har daiteke?
Azaroaren 24an prozesuaren aurkezpen publikoa egingo da, Udaletxe plazan egingo den ekimenarekin. 10:00etatik 14:00etara, auzokideek aurrekontuen inguruko informazioa topatuko dute plazan, informazio-panel batzuen bidez, eta bisualki euren behar eta lehentasunak markatzeko aukera izango dute.
 
Halaber, 12:00etan aurrekontu parte-hartzaileen nondik norakoak azaltzeko ekitaldia ospatuko da plazan. Horretaz gain, sopeloztarrek euren proposamenak zuzenean helarazi ahal izango dizkiete udal arduradunei, eta animazioa izango da plazan.
 
AGENDA
 
PROZESUAREN AURKEZPENA
 
Azaroak 24, LARUNBATA
10:00-14:00
Udaletxe plaza
 
BILERA TEMATIKOAK
 
MERKATARIAK
 
Azaroak 27, ASTEARTEA
19:00
Udaletxeko sarreran
 
GAZTERIA
 
Abenduak 4, ASTEARTEA
19:00
Udaletxeko sarreran
 
AUZOETAKO BILERAK
 
SOPELMAR
 
Abenduak 13, OSTEGUNA
19:00
Egoitza sozialean
 
ARRIATERA
 
Abenduak 14, OSTIRALA
19:00
Egoitza sozialean
 
SOPELA HERRIGUNEA
 
Abenduak 17, ASTELEHENA
19:00
Udaletxeko sarreran
 
LARRABASTERRA
 
Abenduak 18, ASTEARTEA
19:00
Iberre institutuan
 
AURREKONTUEN INKESTA
 
Bilera irekiez gain, sopeloztarrek euren lehentasunak markatzeko eta euren iritzia plazaratzeko beste bide batzuk ere izango dituzte. Abendu hasieran, esaterako, inkesta bat banatuko da herriko etxe guztietan, eta bertan, auzokideek zein arlori lehentasuna ematen dioten erabaki ahal izango dute. Hau da, aurrekontuaren diru-sail garrantzitsuenak zein arlotara bideratu behar den. Inkestak jasotzeko hainbat postontzi jarriko dira herriko leku publiko batzuetan, Udaletxea kasu.
 
PARTE-HARTZERAKO WEB ORRIA
 
Bestalde, azaro erdialdean Sopelako Udalak herritarren parte-hartzeari beren-beregi zuzendutako web orria abian jarriko du. Bertan, auzokideek modu aktiboan parte hartzeko aukera izango dute: edukiak sartuz, inkestak erantzun edo proposatuz, eztabaida-guneetan parte hartuz, sopeloztarrentzat sortuko den sare sozial berezi batean izena emanez e.a. Horrela, Udalak bere esku dituen baliabideak jarri nahi ditu (auzo-bilerak, inkesta eta web orria) herritarren parte-hartzea bermatzeko.
 
 
Orain, zure parte-hartzea baino ez da falta!

El 24 de noviembre comenzará el proceso de presupuestos participativos para el ejercicio 2013. Reuniones de barrio, reuniones sectoriales, encuestas... Este proceso tendrá varios ingredientes, pero el ingrediente indispensable, serás tú. Porque sin duda, el pilar de este proceso es tu participación. ¡Porque tú eres quien cuenta!

¿Por qué es necesario un proceso participativo?
 
Los presupuestos municipales constituyen el documento que marca las prioridades económicas del Ayuntamiento durante un año. Es decir, en el presupuesto se deciden qué partidas económicas se van a destinar a cada área del Ayuntamiento, y cuáles van a ser los proyectos más importantes.
 
Por lo tanto, los presupuestos no son sólo números. Al tratarse de un documento básico para la toma de decisiones en el Ayuntamiento, es importante crear mecanismos para que todas y todos podamos participar en su proceso de elaboración. Durante este proceso de debate se priorizarán económicamente obras, proyectos, planes... que se estimen necesarios en Sopela para el año que viene.
 
¿Cuál es el objetivo?
En primer lugar, acercar los presupuestos municipales a la ciudadanía: cómo están compuestos, qué se decide en los mismos, cuál es la situación económica del Ayuntamiento etc. De este modo, se pretende ofrecer la mayor información posible a los y las sopeloztarras para dar más transparencia a las cuentas públicas.
 
También se pretende involucrar más a los vecinos y vecinas en la vida municipal. La participación vecinal no puede limitarse únicamente a los procesos electorales; es necesario ir dando pasos en la democracia participativa para tomar las decisiones entre todos y todas.
 
¿Quién puede participar?
El proceso de presupuestos participativos será un debate abierto en el que todos los y las sopeloztarras podrán debatir, dar su opinión, marcar sus prioridades, expresar sus dudas e incidir en los presupuestos municipales. Al fin y al cabo, son los propios vecinos y vecinas los que más conocen su barrio, y por lo tanto, los que mejor conocen sus necesidades.
 
¿Cómo puedo participar?
El 24 de noviembre se realizará la presentación pública del proceso, con un acto en la plaza del Ayuntamiento. En el mismo, los vecinos y vecinas podrán expresar su opinión en unos paneles temáticos que se instalarán en la plaza. Será el punto de partida.
 
A partir de esa fecha, se realizarán cuatro asambleas de barrio para tratar las necesidades específicas de cada zona de Sopela, siempre teniendo en cuenta el interés general del pueblo por encima del interés particular. Así mismo, se realizarán dos reuniones sectoriales con los comerciantes y la juventud del pueblo.
 
AGENDA
 
PRESENTACIÓN DEL PROCESO
 
24 de noviembre, SÁBADO
10:00-14:00
Plaza del Ayuntamiento
 
REUNIONES TEMÁTICAS
 
COMERCIOS
 
27 de noviembre, MARTES
19:00
Hall del Ayuntamiento
 
JUVENTUD
 
4 de diciembre, MARTES
19:00
Hall del Ayuntamiento
 
REUNIONES DE BARRIO
 
SOPELMAR
 
13 de diciembre, JUEVES
19:00
Centro social
 
ARRIATERA
 
14 de diciembre, VIERNES
19:00
Centro social
 
SOPELA PUEBLO
 
17 de diciembre, LUNES
19:00
Hall del Ayuntamiento
 
LARRABASTERRA
 
18 de diciembre, MARTES
19:00
Instituto Iberre
 
ENCUESTA DE LOS PRESUPUESTOS
 
Además de las asambleas abiertas, los y las sopeloztarras tendrán la oportunidad de marcar sus prioridades y expresar su opinión en una encuesta que se buzoneará en todo el pueblo a comienzos del mes de diciembre. En las mismas, los vecinos y vecinas podrán decidir qué ámbitos son en su opinión prioritarios; es decir, dónde creen que se deberían destinar las principales partidas del presupuesto. Para recoger las encuestas se habilitarán varios buzones en lugares públicos como el Ayuntamiento.
 
WEB DE PARTICIPACIÓN CIUDADANA
 
Por otro lado, a mediados del mes de noviembre el Ayuntamiento de Sopela pondrá en marcha una nueva página web destinada exclusivamente a la participación ciudadana. En la misma, los vecinos y vecinas podrán participar activamente incorporando contenidos, respondiendo y planteando encuestas, participando en los foros y en una red social que se creará para los y las sopeloztarras etc. De este modo, ya sea desde las reuniones de barrio, encuestas e internet, se pretende abrir todos los cauces posibles de participación a la ciudadanía.
 
¡Ahora solo falta tu participación!